Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4312

112/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Magdalena Díaz Miranda andrea Zuzendaritzako idazkari kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

109/2016 Ebazpenaren bidez, M.ª Magdalena Díaz Miranda andrea Zuzendaritzako idazkari izendatu zuten Osakidetzako Santa Marina Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Magdalena Díaz Miranda andrea Zuzendaritzako idazkari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Santa Marina Ospitalean; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko irailaren 7a.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea.
E (161/2018, abuztuaren 21a).

Langileen zuzendaria,

AINHOA GOMEZ ELORRIETA.


Azterketa dokumentala