204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4304
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 237/2020 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
237/2020 prozedura laburtua, ELA Euskal Sindikatuak hasitakoa, Udaltzaingoko bitarteko agenteen (oinarrizko eskala eta C1 sailkapen-taldea) lan-poltsa sortzeko oposizio-sistemaren bidezko hautaketa-prozedurarako deia egin zuen 2019ko azaroaren 29ko Ebazpenaren aurka (abenduaren 12ko EHAA, 236. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hartara, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egokitzat jotzen badute, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2020ko urriaren 6a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.