204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4299
EDIKTUA, 255/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 255/2019 prozedura arrunta.
Gaia: arrunta.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Monica Durango Garcia.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Inmobiliaria Arranondo SA-ri ediktu bidez jakinaraztea 2020-09-09an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: epaia jakinaraztea.
Gernika-Lumo, 2020ko irailaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.