204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4295
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 46/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 46/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan epaia eman da 2020-09-03an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Luis Martinez jaunaren eta Sinforosa Totoricagüena andrearen legezko oinordeko ezezagunen, Sinforosa Totoricagüena andrearen jaraunspen jasogabearen eta Luis Martinez Garcia jaunaren jaraunspen jasogabearen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao, 2020ko irailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.