204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4294
EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko utzarazpenari buruzko 1134/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1134/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: utzarazpena, ez ordaintzeagatik.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-17an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Purificacion Bilbao Urruticoechea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bataen bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko irailaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.