204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4293
EBAZPENA, 2020ko urriaren 6koa, SPRI-Enpresaren Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Renove maquinaria» 2020 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu direla jakinarazteko dena.
2020ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresaren Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak «Renove maquinaria» 2020 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeari buruzko ebazpena eman zuen.
Programa horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen esleipenak, espedienteak osatzen diren unearen arabera egingo dira, aurrekontu kreditua dagoen bitartean.
Beraz, «Renove maquinaria» 2020 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Renove maquinaria» 2020 laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 2020ko urriaren 6an agortu direla argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2020ko urriaren 6a.
SPRI-Enpresaren Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.