204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ERMUKO UDALA
4289
IRAGARKIA, barne-sustapenaren bidez plaza bat betetzeko eta sartzeko deialdiari buruzkoa.
2020ko uztailaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (145. zk.), osorik argitaratu dira hurrengo lanpostua barne-sustapenaren bidez betetzeko eta sartzeko hautaproben deialdia arautzen duten oinarri espezifikoak:
– Kudeaketako erdi-mailako teknikariaren lanpostu bat, 2017ko lan-eskaintza publikoari dagokiona.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdiari buruzko iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ermuko Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean (www.ermua.es) argitaratuko dira, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean.
Ermua, 2020ko irailaren 17a.
Alkatea,
JUAN CARLOS ABASCAL CANDÁS.