204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4281
451/2020 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Maite Truchuelo Aragón andreari eginiko Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Ibarrako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.
85/2016 Ebazpenaren bidez, Ana Maite Truchuelo Aragón andrea Ibarrako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen Osakidetzako Tolosaldeko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Maite Truchuelo Aragón andreari Ibarrako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Tolosaldeko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Tolosaldeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tolosa, 2020ko irailaren 10a.
Tolosaldeko ESIko zuzendari gerentea,
MARIA LUISA MERINO HERNANDEZ.