204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4277
231/2020 DEKRETUA, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jose Antonio Carrillo Navas jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.