200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4178
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 404/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 404/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
Jhon Paul Aguilar Salazarri ediktu bidez jakinaraztea 2020-09-29an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.
Barakaldo, 2020ko irailaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.