200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
4166
225/2020 DEKRETUA, urriaren 6koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 6an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nerea Urien Azpitarte andrea Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2020ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.