Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4067

IRAGARKIA, 372/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Donostia / San Sebastianeko Adm. Auzietako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalaean, Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Isabel Lara Garcíak, 372/2020 zenbakidun Prozedura Laburtu bidez izapidetzen ari dena, Ebazpen honen aurka: 187/2020, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandakoa. Horren bidez ezetsi zen 832/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (831/2019 Ebazpena, azaroaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena), hain zuzen ere, 831/2019 Ebazpen horrek agintzen zuelako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webean argitaratzea aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen zerrendari eta ordezkapenen zerrendari dagokienez (2018ko aldi baterako kontratazioa), erizain kategorian (1 lehentasuna).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 22a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala