196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4058
IRAGARKIA, 2020ko irailaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zenbait itzulketa-ebazpen baten berri jakinarazteko dena (Kontratazio-konpromisodun prestakuntzaren 2018ko deialdia).
2020ko abuztuaren 25ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2018/SUBAF/007720 espedientearen dirulaguntza itzuli behar dela dioen ebazpena eman du. Dirulaguntza hori Lanbideko zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez onartu zen, langabeei zuzendutako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2018ko deialdian, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2018-06-20ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.