196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4056
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 285/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko otsailaren 3ko jakinarazpenaren kontra jarri zen. Komunikazio haren bidez, ezetsi egiten da Giza Baliabideen zuzendariaren 2019ko abenduaren 19ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Ertzaintzaren berariazko ordutegi-araubideei buruzkoa da ebazpen hori).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 24a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.