Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4054

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 80/2020-B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-341/2019-XIV.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abuztuaren 22ko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egin zen, honako kategoria hauetan: Ertzaintzako intendentea, komisarioa eta komisariordea (C-175); eta lanpostuei zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduraren deialdia ere egin zen, honako kategoria hauetan: Ertzaintzako superintendente, intendente, komisario eta komisariordea (C-176).

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun direnei jakinarazten zaie, egoki baderitzote, ager daitezkeela beren bidezko interesak defenditzera. Horretarako, bederatzi eguneko epea ematen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 21a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala