196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4052
IRAGARKIA, 763/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 763/2020.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2020-08-11.
Errekurtsogilea: Luis de Miguel Ortega eta ACUS kontsumitzaileen elkartea.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: 17/2020 Dekretua, 2020-08-15ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Lehendakariak Euskadiko Herri Babeseko Plana-Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi zuzentzeko eskumenak bereganatzen baititu, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alertak sortu duen egoeraren aurrean; 2020-08-14ko Agindua, Osasun Sailarena, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuari eskatzen baitzaio aktiba dezala formalki Euskadiko Herri Babeseko Plana (Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi), COVID-19aren hedapenak eragindako alerta sanitarioaren aurrean; 2020-08-14ko Agindua, Segurtasun Sailarena, zeinaren bidez formalki aktibatzen baita Euskadiko Babes Zibileko Plana, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi izeneko plana, COVID-19 delakoaren hedapenaren ondoriozko osasun-alertak eragindako egoera dela eta; 2020-08-19ko Agindua, Osasun Sailarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa.
Bilbao, 2020ko irailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.