Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4049

EBAZPENA, 2020ko irailaren 25ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen 2020ko deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2020ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 3ko EHAA 107. zk.), 2020. urterako dirulaguntzen deialdia egitekoa, memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.

Ebazpen horren 14. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu eta dokumentalak egiteko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2020ko irailaren 25a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKABIDEAN
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala