Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4037

EBAZPENA, 2020ko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita David Rodríguez Larrea jaunak gainditu egin duela 2020ko otsailaren 7ko ebazpenak (2020ko otsailaren 25eko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du David Rodríguez Larrea jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***0152**. Kodea: IDPTCL1 – D00042-5 Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Proteinen Translokazio Biofisika» eta «Proteinen banakako molekulen sekuentziazioa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko irailaren 24a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala