Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4035

AGINDUA, 2020ko irailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Maite Barrio Martínez andreak Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Maite Barrio Martínez andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 59 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu uzte honek 2020ko irailaren 16tik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 23a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala