Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4033

EBAZPENA, 2020ko irailaren 25ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2020ko irailaren 25eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurararen deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 238. zk., abenduaren 15ekoa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2020ko irailaren 25ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko irailaren 25eko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 25a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala