194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3976
IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-38/2020-AD zehapen-prozeduran eman den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
New ran 2013 SL (B-95747036) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2020ko abuztuaren 20an instrukzio-egileak ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitako zehapen-espedientearen barruan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko; halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2020ko irailaren 18a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.