194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3970
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 309/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako karrerako funtzionario batek 309/2020 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako 2020ko ekainaren 1eko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baita Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzako Brigada Mugikorreko Espezializazio Ikastaroan sartzeko hautaketa-prozeduraren Epaimahai Kalifikatzaileak 2020ko otsailaren 17an hartu zuen erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Espediente-zenbakia: AAP 279/2020-IX.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2020ko irailaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.