194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3965
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 2246/2020 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atala.
Errekurtsoa: 2246/2020 Familia; apelazio-errekurtsoa; 2000ko Pzl.
Errekurtsogilea: Abdelkader Cherqaoui.
Abokatua: Patxi Galdos Ansola.
Prokuradorea: Eva Apesteguia Rodriguez.
Errekurritua: Fiskaltza, Gipuzkoako Probintzia Auzitegia.
Gaia: Behin betiko neurriak aldatzea.
Aipatutako errekurtsoan 400/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-06-05ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
«EPAITZA
Ezesten dut Abdelkader Cherkaoui jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2019ko urriaren 30ean Donostiako lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 206/2019 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dut. Gora-jotze honen kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858/0000-12-2246/20. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu».
Khadija Smouni demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -PZLko- 497.2 art.).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Donostia, 2020ko irailaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.