194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3964
IRAGARKIA, 829/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 829/2020.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2020-09-09.
Errekurtsogilea: Partido Laocrata –Laocratas–.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: Agindua, 2020-08-19koa, Osasun Sailarena, 2020-08-19ko EHAAn (182. zenbakia) argitaratutakoa, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020-06-18koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero. Agindu hori uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko aginduen bidez aldatu zen.
Bilbao, 2020ko irailaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.