194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3959
937/2020 EBAZPENA, irailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren hautaketa-batzordea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak otsailaren 27an eman zuen 236/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.
Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako zuzendaritza nagusiak izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko. Batzordekideak hauen izango dira:
– Batzordeburua: Enrique Gutiérrez Fraile.
– 1. Batzordekidea: Begoña Azcarate Ayerdi.
– 2. Batzordekidea: Ana Sáez Fernández.
– 3. Batzordekidea: Juan Carlos Alonso Blas.
– 4. Batzordekidea: Antonia Daza Gutiérrez.
– Idazkaria: Maria Jose Pujana Uriarte.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.