Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3957

ERABAKIA, 2020ko uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Ekonomia eta Finantza Ataleko zuzendaria

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan jasotakoaren arabera eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluarekin bat etorriz, hona Administrazio Kontseiluak hartutako

ERABAKIA:

Lehenengoa.– José Ramón Calonge Balza jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Ekonomia eta Finantza Ataleko zuzendariaren kargutik kentzea eta eskerrak ematea izendatu zutenetik hona emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Agindu honek 2020ko uztailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRÍA.


Azterketa dokumentala