194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
3952
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko irailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzen baita (Ordena zk. EHAAn 3775).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuak Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko emandako 2020ko irailaren 14ko Aginduan, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu baitzen, 2020ko irailaren 22an (187. zk.).
Laugarren ebazpen-zatian,
honela dio:
«Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 8an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.»
Baina honela behar du:
«Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 19an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.»