191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3901
IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) farmazia-eskualdean farmazia-bulego baten eskualdaketan atzera egiteari buruzkoa.
2020ko abuztuaren 25ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Bilboko (Bizkaia) farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamenaren iragarkia argitaratu zuen, eta une horretan bi hilabeteko epea eman zen hura eskuratzeko eskabideak aurkezteko.
Farmazia-bulegoaren titularrak berariaz egin du atzera eskualdaketa baimentzeko eskabidean, eta hori egiteko unean ez da aurkeztu farmazia eskuratzeko eskaerarik.
Horregatik, eta farmazia-bulegoak eskualdatzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 13.2 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluan aurreikusitakoa betez, Farmazia Zuzendaritzak ebazpena eman du 2020ko irailaren 17an, atzera egite hori erabat onartzen duena eta hasitako eskualdaketa-prozedura amaitutzat jotzen duena.
Horren berri ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 17a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.