191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3890
IRAGARKIA, 719/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 719/2020-ESI.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2020-08-11.
Errekurtsogilea: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala –CNMC–.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: 200/2019 Dekretua, 2019ko abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa; 2. artikuluko 2. apartatutik 5. apartatura.
Bilbao, 2020ko irailaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.