187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3795
EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko «Renove Industria 4.0» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.
2020ko uztailaren 29ko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2020ko «Renove Industria 4.0» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan.
5. artikuluko 2.go ataleko d) letran zehaztutako akatsak kontuan hartuta,
ERABAKI DUT:
Lehenena.– «Renove Industria 4.0» 2020 Laguntza Programaren araudiko 5. artikuluko 2.go ataleko d) letraren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:
«5. artikulua.– Erakunde onuradunak eta onuradun izateko baldintzak.
Aurretiaz "Renove Industria 4.0" 2019 edo "Renove Maquinaria" 2020 laguntza-programako dirulaguntzak jaso izandako proiektuak.»
Bigarrena.– «Renove Industria 4.0» 2020 laguntza programaren araudiak aldatzen duen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bilbao, 2020ko irailaren 10.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.