Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2020ko irailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3770

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 717/2020 prozedura arruntean interesdunak epatzeko dena.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea igortzea xedatu du:

717/2020 prozedura arrunta, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezesteagatik aurkeztua. Agindu horren bidez, deialdiak egiten dira bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako, lanbide-heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako, eta EAEko kidego horietako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurarako (otsailaren 27ko EHAA).

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak eta, ondorioz, prozeduran interesduntzat hartzen direnak eranskinean aipatutakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMATEN DEN EPAIAK UKI DITZAKEEN PERTSONEN ZERRENDA

Errekurritutako aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran onartuak izan diren pertsonei eragin diezaieke.


Azterketa dokumentala