Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3746

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 447/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 447/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-02an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Dario Dagoberto Hernandez Caceres demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskai Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Errekurtsoa jartzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, baldin eta ebazpen hau Justizia Administrazíoaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera jakinarazten bada.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa interesdunak auzitegi honetako bulego judizia eta osorik aztertu ahal Izango du bertan.

Donostia / San Sebastián, 2020ko uztailaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala