Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3744

EBAZPENA, 2020ko irailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2019ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko uztailaren 4an egindako bileran.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2019ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko uztailaren 4ko bileran (2019ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da ebazpen honen eranskinean.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Ordezteagatik, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretu bidez onartutako Lanbideren Estatutuko 10.3 artikuluaren arabera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala