185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3743
EBAZPENA, 2020ko irailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko abenduaren 28an egindako bileran.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko abenduaren 28ko bileran (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da ebazpen honen eranskina.
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari Nagusia.
Ordezteagatik, 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbideren Estatutuak onartzen dituena (10.3 artikulua).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.