Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3740

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Amaia Calleja Ochoa andreak gainditu egin duela 2020ko martxoaren 10eko ebazpenak (2020ko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Mekanikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Amaia Calleja Ochoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***4377**. Kodea: AGC8L1-D00145-36. Jakintza arloa: Ingeniaritza Mekanikoa. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Teknologia Mekanikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko irailaren 10a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala