Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3622

IRAGARKIA, zeinaren bidez SAN-48A001-38-2020 zehapen-espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazten baita.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakitera ematen da 2020ko uztailaren 27an ebazpen-proposamena eman zela X9612637V sozietateari irekitako SAN-48A001-38-2020 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6, 50.3.b artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora bertaratu ahal izango dira (Recalde zumarkalea 39-A), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 7a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARÍA NAVARIDAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala