Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3619

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 1ekoa, zeinaren bidez ordainketa-errekerimendu bat jakinarazten baita.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak dekretu judizialaren arabera tasatutako kostuak ordaintzeko eskatu zion interesdunari.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek honako epe hauek izango dituzte zorra ordaintzeko:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidea erabiliko dela, indarrean diren lege-xedapenetan ezartzen denaren arabera.

Interesdunak eskuragarri izango du errekerimenduaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
Ordezpenez, 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbideren Estatutuak onartzen dituena (10.3 artikulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

jose NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala