Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3618

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez itzulketa-prozeduren hasiera jakinarazten baita (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2016ko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduraren zenbait ebazpen eman zituen, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko martxoaren 16ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera (EHAA, 2016-03-18). Ebazpenen arrazoia izan da kontratutako langileen egonkortasuna mantendu ez delako eta eskakizuna bete ez delako.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hauek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espedienteen gaineko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala