180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3615
IRAGARKIA, honen bidez ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten baitira.
Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioa interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesdunek, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar dezakete Trafiko zuzendariaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Donostian, 2020ko irailaren 4a.
Gipuzkoako Trafiko Lurralde arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.