Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3611

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2020ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia; 2019ko abenduaren 29ko EHAA, 228. zk.).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena helaraziko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark dirulaguntzak esleituko ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta horrez gain gerora EHAAn argitaratuko dira laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako.

2020ko uztailaren 14an ebatzi zen deialdia, eta 2020ko uztailaren 16an Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Aginduaren babesean, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2020ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia egin zen; 2019ko abenduaren 29ko EHAA, 228. zk.). Ebazpen honen eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 3a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala