Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3607

AGINDUA, 2020ko irailaren 3koa, Hezkuntza sailburuarena, Portugalete udalerriko «Euterpe» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Portugalete udalerriko «Euterpe» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2020-2021 ikasturtetik aurrera Bertako musikaren adarreko «Trikitixa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakiak: 48011159 eta 014995.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Euterpe».

Titularra: Portugaleteko Udala.

Helbidea: Casilda Iturrizar,10.

Udalerria: Portugalete.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

– Adarrak:

• Kantua: Korala.

• Instrumentu sinfonikoen adarra: Biolina, Biola, Flauta eta Klarinetea.

• Polifoniako adarra: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.

• Bertako musikaren adarra: Trikitixa eta Txistua.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 3a.

Hezkuntza sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala