Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3606

AGINDUA, 2020ko irailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ermuako (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Ermuako (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntza irakasteko erabiltzen diren espazioak birbanatzeko, Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat kendu eta urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatea eta bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitatearen erabilpena eta edukiera aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat kentzeko eta urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatea eta bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitatearen erabilpena eta edukiera aldatzeko:

Kode zenbakiak: 48014477 eta 014737.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «San Pelayo».

Titularra: Cespe Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Betiondo auzoa, z/g.

Udalerria: Ermua.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat kendu, urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatea bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitatea bihurtu eta edukiera handitzea eta bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzako unitatea urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatea bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:

● Unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat 13 ikaspostuko edukierakoa.

● Unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 4 unitate, 128 ikaspostu.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala