Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3604

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Guresku» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Guresku» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatzeko ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatu honi bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kodeak: 48016947 eta 015619.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Guresku».

Titularra: Guresku. La llave eventos SL.

Helbidea: San Bartolomé mediana 18-3.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2020-2021eko ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena ematen zion aginduak ondoriorik gabe geratuko da egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzeko eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala