Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3598

EBAZPENA, 2020ko irailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2019ko onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasotako zenbatekoak adieraziko direla.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2019an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Ordezteagatik, 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbideren Estatutuak onartzen dituena (10.3 artikulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala