Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3597

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sailburuordetza, 520010. zenbakiko kodea, 86. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hiharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 31.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala