180. zk., 2020ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3594
EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Aduna Badiola Lekue andreak gainditu egin duela 2020ko urtarrilaren 15eko ebazpenak (2020ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Gorputz eta Kirol Hezkuntza» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Aduna Badiola Lekue Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8348**. Kodea: AGC8L1-D00046-11. Jakintza arloa: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Saila: Gorputz eta Kirol Hezkuntza. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Atletismoaren eta Igeriketaren Oinarriak» eta «Kudeaketa eta Jolasa Jarduera Fisikoetan eta Kirol Jardueretan».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko abuztuaren 26a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.