177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3538
EDIKTUA, 12/2019 filiazio-prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 12/2019 filiazioa.
Gaia: filiazioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-29an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Barbara Bruno Di Giovinni demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko uztailaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.