177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3537
EDIKTUA, 668/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 668/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: utzarazpena, prekarioagatik.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Javier Ortega Azpitarte.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-28an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean diren Urkixo etorb. 73-3. ezk-esk. helbideko okupatzaile ezezagunak demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko uztailaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.