Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3536

104/2020 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, zeinaren bitartez «Club Hípica de Loyola Hipikalia» onura publikokoa dela deklaratzen baita.

«Club Hípica de Loyola Hipikalia» Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago CD0006938 zenbakiarekin, egoitza Donostian dauka (Hipika bidea 5), eta eskabide bat aurkeztu du egiten dituen jarduerak direla eta.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat eta Kirol Klub eta Kirol Elkarteen ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat dator eskabidea; izan ere, horietan daude ezarrita kirol klubek onura publikoaren deklarazioa izateko bete behar dituzten eskakizunak. Horretaz gain, horren aldeko txostena eman dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak. Beraz, erakunde horri onura publikoaren deklarazioa ematea dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoan kirolaren esparruan interes orokorreko jarduerak sustatzen dituela iritzita.

Hori dela eta, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 1eko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Club Hípica de Loyola Hipikalia», Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0006938 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela deklaratzea, bere jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorrari laguntzen baitio. Horri esker, Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onura fiskalez baliatzeko eskubidea izango du entitateak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala