Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2020ko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3509

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instalazio erradiaktiboen funtzionamenduaren ikuskaritza eta kontrola tasaren likidazio bat.

Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko honako epe hauek dituela:

a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, eta hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetakoren bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, Tributuen Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Tributuen Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 27a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala